XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkezpena

Gasteizko Sortzez Garbiaren katedraleko girolako kaperetan ikusgai dauden zilarrezko obren bilduma, Elizbarrutiko Museo izaki, erlijio-gaietako obrek eta liturgietako piezek osatzen dute.

Beroriekin herriari, berekin historiako hainbat mende elkarbanatu dituenari, beste zerbitzu bat eskaintzen zaio.

Horrela, azterketarako, hezkuntzarako eta gozamenerako asmoz ondare historikoaren zati bat erakutsiko du.

Jada aurkeztu ditugu Museo hau osatzen duten ataletako obrak: Harria Arkitektura, Egurra Eskultura, eta Mihisea Pintura.

Hemen pieza liturgikoak aurkeztuko ditugu, bestela esan, urregintzako obrak, oro har metal nobleetan, urrean zein zilarrean, egindakoak (Gaur egun urregintza eta zilargintza esanahi berarekin erabiltzen dira).

Dena dela, tamaina txikikoak izaki behar hainbat baloratu ez diren obra hauek, erakusketa honetan ikusi ahal izango dugunez, garrantzi handikoak dira, izan ere, aurrerago aipatutako hiru arteetan hartzen dute parte: arkitekturan, eskulturan eta pinturan, hain zuzen ere.

Liturgia kristaua

Liturgia gertakari sakraturik garrantzitsuena da kristauarentzat, izan ere, Kristo bertan da liturgiako unean: mezaren sakrifizioan, modu berezian espezie eukaristikoetan, sakramentuetan, bere hitzetan eta bere izenean biltzen